Salou udarako geltoki aproposa izateaz gain, hainbat multiabentura eremu dauzka gozatzeko. Hondartzaz eta pistinaz nekatu bazara eta abentura zirraragarriak bizitzeko irrikaz bazaude, hemen dituzu hainbat aukera momentu ahaztezinak bizitzeko:

Ohikoa ez den egun bat pasa nahi al duzu? Leku egokian zaude. Elkarrekin askoz gehiago gozatuko duzuen proba zirraragarriz betetako zirkuituak daude. Bosc Aventura Salou-ko bisitak paradisu natural baten erdian bizitzeko eta esperientzia izugarriez disfrutatzeko eremu aproposa da. Dibertsioa eta natura, konbinaziorik onena. Bosc Aventuran promozio bereziak prestatu dituzte eta jarduera guztiak prezio zoroekin gozatzeko aukera izango duzue. Ekintza espezialak antolatu nahi badituzu, hemen egun zoragarri batez gozatzeko aukera izango duzu.

Instalaciones | Bosc Aventura Salou

Bizi ezazu sentsazio handienen nahasketa bat Salouko Parasailing-ean, itsasotik 50 m-ra hegan egiten duzun bitartean. Gehienez 2 lagunekin hegan egiteko aukera duzu, lagunekin edo familiarekin batera abentura honetaz gozatu ahal izateko. Jakina, ekipamendu osoa emango dizute eta jarduera hasi aurretik prozedura zehatza eta beharrezko segurtasun neurriak azalduko zaizkizu. 15 bat minutuz itsasoaren gainetik hegan egingo duzu eta bista ikusgarriaz gozatuko duzu, bertako hodartzak eta kaleak beste perspektiba berri batetik disfrutatuz. Checkyeti– k hau guztia eta beste hainbat esperientzia esperimentatzeko aukera emango dizu prezio egokian.

Parasailing en Salou - Reserva online en Civitatis.com

PortAventura World Mediterraneoko familia-estaziorik handiena da, oporretarako helmuga paregabea, hiru parke tematiko, lau izarreko bost hotel eta bost izarreko hotel batekin, konbentzio-zentro bat, hiru golf zelai bikain eta hondartzarako sarbide zuzena duen Beach Club batekin. Europa osoko parke tematiko famatuenetarikoa da. Sei eremu tematikok osatzen dute: Mediterrània, Polinesia, Txina, Mexiko, Far West eta SésamoAventura (2011n inauguratua). Parkeak gune ezberdinetan banatutako giroa eta ikuskizunak ditu. Sarrerak oso merkeak ez direla ikusta, gomendio hauek jarraituz gero, sarbidea hain garestia ez izatea lortuko zenuke. Aurkeztu bonoa PortAventura World txarteldegietan izena eman duzun NANarekin batera eta lortu 20€-ko deskontua zure sarreretan. Gehienez 4 deskontu-bonu lor ditzakezu NAN bakoitzeko, 5 euroko balioa duen erosketa-txartel ezberdin bat igoz Veri-n parte-hartze bakoitzeko. Urteko sasoirik onena parkea bisitatzeko, hamabiak arte zabalik dagoenean da, eguraldi ona eta eguzki argi gehiago dagoela aprobetxatuz, Mediterraneoan egiten duten gaueko ikuskizuna ikusteko aukera izango duzu, ekainean (San Juanen ondoren) eta uztaila amaieran.

Entrada al parque temático Port aventura con transporte desde la Costa  Brava | Tarragona 2022 - Viator
FiestAventura - PortAventura World

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude