Historiako liburuek garbi adierazi diguten bezala  hainbat derrigorrezko destinatoki daude Erroman, baina ezinezkoa egingo zaigu guztiak bisitatzea. Hauek dira garrantzitsuenak eta galdu ezin dituzunak:

Hasteko, Fontana Di Trevi bisitatuko dugu. Askoren iritziz, munduan dagoen iturririk politena da eta honek turisten elkarlekua bilakatzen du . Horregatik, gomendagarriena goizeko edo gaueko lehen orduetan bisitatzea izango litzateke. Ez ahaztu iturrira bizkarrez txanpon bat jaurtitzea. Honek, maitasunean zorte ona izatea eta Erromara bueltatuko zarela  bermatuko dizu.

4 secretos de la Fontana di Trevi que seguro no sabías - Travel + Leisure

Bidaiarekin jarraituz, Coliseoa ikustea ezinbestekoa da. Gaur egun, barruraino sartzeko eta bistak disfrutatzeko aukera dago. Honetarako derrigorrezkoak dira sarrerak eta aldez aurretik hartzea da gomendagarriena, dauden ilarekin zaila baita bertan lortzea.

El Coliseo de Roma

Piazza Navona, hiriko plaza politena da bertan hiru iturri barroko aurkitzen dira bertan: La del Moro, La del Nettuno eta lau ibaiena. Azkena da ikusgarriena eta momentu hartako lau ibai garrantzitsuenak errepresentatzen ditu: Ganges, Danubio, Niloa eta Zilarraren ibaia. Agripako Panteoiaren bisita ere derrigorrezkoa da. Eraikin hau, 125. urtean (kristo ondoren) amaitu zen eraikitzen eta imperio Erromanoko hoberen kontserbatutako erakina kontsideratzen da. Espainiako plaza edo Piazza di Spagna bisitatzea derrigorrezkoa  da. Trinita de Monti elizaren behekaldean dago hara igotzeko eskailera luze dotoreen ondoan. Erdialdean iturri ikusgarri bat du, Barcacciako iturria. Bertako bistak paregabeak dira. 

Descubre la Piazza Navona y todo lo que puede ofrecer | Actualidad Viajes

Erromako elizak bisitatzea ere garrantzitsua izango litzateke bidaiaren leku garrantzitsuenak kontuan hartzerako orduan, hauek izango lirateken horietako batzuk: San Pedroko Basilika (Vaticano), San Juan De Letraneko Basilika ( Vaticano), San Paolo Fuori le Mura eta azkenik Santa Maria Maggioreko eliza.

La Basílica de San Pedro, corazón de la cristiandad - Welcome to Italia

Bidaiarekin jarraituz, San Pedroko plaza ikustea gomendatuko genizuke. Hasteko, bere ikusgarritasuna paregabea delako.

Plaza de San Pedro del Vaticano en Roma ✓ Los Viajes de Grimes

Erromako erabateko bisita lortzerako orduan monumentuak ez ezik kaleak bisitatzea ere garrantzitsuena da. El Trastevere kale garrantzitsuenetarikoa da izkina eder askorekin, artisau dendekin eta aire bohemioa duten hainbat tabernarekin. Ilunabarrean kale hauetatik paseatzea ideia ona izango litzateke eta eguna modu borobilean amaitzeko bertako jatetxe italiar batean bertako janari tipikoa jatea. Italiar janariaren adibide batzuk: pizza, pasta, izozkia, calzone, lasaña, ensalada caprese edo tiramisua izando lirateke.

El Trastevere de Roma

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude